Batxilergoan izandako arazoak

Aurten 2.batxilergoan nago eta batxilergoaren lehen urtearekin konparatuz aldaketa izugarriak egon dira.

Aldaketa horien batzuk arazoak bihurtu dira. Eta post honetan arazo horietaz hitz egingo dut. Arazo hauek nire ikuspuntutik idatzita daude horregatik denontzat ez dira berdinak izango.

  1. Kurtso oso gogorra da.
  2. Arazoak izatea denbora antolatzeko momentuan.
  3. Txarto ikastea.
  4. Klasea galtzerakoan materia asko galtzea.
  5. Ikasketak serio hartzea.

ARAZOEN KONPONKETA

Orain Bigarren batxilergoan nago eta orain dela hilabete batetik hona , gure etorkizunari buruzko erabakiak hartzera behartuta ikusten gara.

Adin honekin ez daukagu argi , gure etorkizunean zer egin nahi dugun eta erabakia hartzerako orduan erratu gaitezke.

Hemengo post honetan egon diren arazoak azalduko ditut, hemen klikatuz ikusi dezakezue zeintzuk diren egon diren arazoak, hau irakurri baino lehenago ( https://wordpress.com/block-editor/post/batxilergoanardurak.home.blog/50 )

Arazo horietarako konponbideak hurrengoak dira:

  1. Kurtsoa oso gogorra izan arren, asko ikasten eta lan egiten kurtsoa aurrera eraman dezakezue.
  2. Ordutegi baten bidez ikasketa orduak antolatzea.
  3. Laburpenak ondo egin. Ideia garrantzitsuak koloreen bidez azpimarratu.

ALDE NEGATIBOAK

Batxilergoa bere alde positiboak eta negatiboak ditu. Alde positiboak beste post batean azaldu ditugu, non ikusi dezakezue hemen klikatuz 😦https://batxilergoanardurak.home.blog/2019/02/14/alde-positiboak/ )

Hemen, alde negatiboak azalduko ditugu. Honek ez du esan nahi, denek horrela pentsatzen dutela edota horrela pentsatu behar duzuenik. Nik nire esperientziatik hitz egingo dut, horregatik, hemen esaten ditudan gauza batzuen alde egongo zarete eta beste batzuekin ez zarete ados egongo.

Hauek dira alde negatibo batzuk:

Asko ikasi behar da. Hau da, ikasten sailtasun handiak izanez gero, oso zaila da gainditzea edota nota onarekin unibertsitatera joatea.

Egunero lan egin behar duzu. Etxekolanak eta klasean emandakoa egunero birpasatu behar duzu.

Zure etorkizunari buruz pentsatzen hasi behar zara. Zein unibertsitate aukeratu, grado bat egitea edo karrera bat…

Aurrekoarekin batera esan genezake, gauzak argiak izan behar dituzula eta presioa sentitzen duzu gauzak argiak ez dituzunean.

ALDE POSITIBOAK

Batxilergoa, nahiz eta gogorra izan, bere onurak dakartza. Esaterako, Unibertsitatera sartzeko edo gradu bat egiteko ezinbestekoa da.

Beste alde batetik, batxilergoa hainbat ikasgaietara enfokatuta dagoenez, erraztasun gehiago dugu, zer gustatzen zaigun eta zer ez jakiteko.

Nahiz eta zer egin ez jakin, aukera batzuk baztertu al ditugu.

Batxilergoa ateratzen dugunok, unibertsitatera edo goi-mailako ziklo bat egitea aukeratu behar dugu. Adibidez, batxilergoa dugunok ,erreztasun handiagoa izango dugu goi-mailako ziklo batean sartzeko erdi-mailako ziklotik datorrenak baino eta unibertsitatera sartzeko gauza bera gertatzen da, hau da; batxilergoa egiten dugunok lehentasun handiagoa dugu.

IKASLEEN PENTSAMENDUAK

Gaur egun ikasle guztiok sare sozialen bidez partekatzen ditugu geure pentsamenduak eta iritziak, aurreko tweet-ean ikusi dugun bezala. Batzuk , Tweet honen alde daude, beste batzuk, kontrakoa pentsatzen dutenez, kritikak ezartzen dituzte eta nahiko errespetagarria da.

Gure kasuan, honen alde gaude zeren eta, asko ikasiz eta esfortzua eginez, nota onak lortu dezakegula frogatu dugu.
Izan daiteke, asko ikasiz gero, pentsatzen zenuen nota ez ateratzea edota ez gainditzea, baina ez da ezer gertatzen, beste baterako hobeto egiten ahalegin edo nota igotzen saitu al zara, ez da mundua horregatik bukatzen.

LEHENENGO EGUNEKO SENTSAZIOAK

Lehenengo egunetan, nahiko lasai geunden kurtso hasiera baitzen eta momentuz ez geneukan presio askorik.

Denbora aurrera joan ahala, urduritasunak hasi ziren, irakasleek askotan selektibitatea aipatzen hasi zirenean. Ikaskide asko kezkatuta geunden unibertsitatera sartzeko notarengatik.

Konturatu egin ginen, bigarren mailako batxilergoa, lehenengo mailarekin konparatuz, oso gogorra zela eta nota altua ateratzea esfuertzo nahiko zekarrela.